Gure ardiak bazkatzen
Gure ardiak bazkatzen
Gure gazta erosi nahi? pikunieta@gmail.com  Tlf: 685 729 778 - 699 248 699
Gure gazta erosi nahi? pikunieta@gmail.com Tlf: 685 729 778 - 699 248 699
Gure instalazioak
Gure instalazioak
Gure arkumeak beraien amekin daude beti
Gure arkumeak beraien amekin daude beti
Pikunieta baserria
Pikunieta baserria
Pikunieta baserriko gazta ekologikoa
Pikunieta baserriko gazta ekologikoa
Gure ardi eta arkumeak
Gure ardi eta arkumeak

Erosi gure ardi-gazta ekologikoak

Erosi  gure  ardi-gazta  ekologikoak

Gure gaztak esne gordinarekin egiten ditugu, duela hogei urte baino gehiago. Gaztak apirilean hasten gara saltzen, hauen zaporea suabea eta fina denean; ondoren urte guztian zehar gure kamaran ontzen uzten dugu eraketa, usaina eta esne naturalaren zapore ezkutua nabarmentzeko.

Ongi etorri Pikunieta baserriaren webgunera

Ongi  etorri  Pikunieta  baserriaren  webgunera

Webgunea gure etxeko leiho irekia izatea nahi dugu, aukera eman gure etxera gerturatzeko. Gure baserriaren oinarria ardiak dira; artzainak gara, beraz. Berezitasunak, akaso, dira artalde txikia dugula eta modu ekologikoan egiten dugula lan. Hortaz, gure produktuak ekologikoak dira: gazta eta arkumeak. 1986an jarri zen abian proiektu hau. Besteak beste, helburuak bi ziren: taldean bizitzea eta baserrian eta baserritik bizitzea. Badira urte batzuk bigarren helburua bete zela: baserrian eta baserritik bizi gara. Halere, urteen poderioz, ezinbestean, helburuak aldatu egin dira, eta orduan taldean bizitzeari utzi genion. Orain, familia bat bizi gara, baina ez bakarrik. Izan ere, lagun bat gurekin egiten du lan eta bertan bizi da kanpainak irauten duen bitartean, praktiketako ikasleak ere hartzen ditugu eta praktiketan dauden denboran gurekin bizi dira (nekazari edo artzain eskoletakoak). Hasieran esan bezala, webgunea gure etxearen leihoa da, leiho irekia. Ikusten duzuna atsegin baduzu, barrukoak erakartzen bazaitu, gure etxeko ateak irekita dituzu. ONGI ETORRI PIKUNIETA BASERRIRA!

Ezagutu gure produktuak

Esnekiak Gazta Ekologikoa: gure gaztak esne gordinarekin egiten ditugu, duela hogei urtetatik hobetzen daramagun eran. Gaztak apirilean hasten gara saltzen, hauen zaporea suabea eta fina denean; ondoren urte guztian zehar gure kamaran ontzen uzten dugu eraketa, usaina eta esne naturalaren zapore ezkutua nabarmentzeko.