Erosi gure ardi-gazta ekologikoak

Erosi  gure  ardi-gazta  ekologikoak

Gure gaztak esne gordinarekin egiten ditugu, duela hogei urte baino gehiago. Gaztak apirilean hasten gara saltzen, hauen zaporea suabea eta fina denean; ondoren urte guztian zehar gure kamaran ontzen uzten dugu eraketa, usaina eta esne naturalaren zapore ezkutua nabarmentzeko.

ARDI GAZTA EKOLOGIKOA ZURE ETXERA ZUZENEAN

Ardi gazta ekologikoa ere zuzenean eros dezakezu, bitartekaririk gabe. Inguruan bazabiltza, etxean bertan.

Kanpora bidaltzea ere badago, garraio enpresa batekin, hotzean.

Zuk hala eskatzen baduzu, hutsean ontziratuko dizugu gazta.

Gazta formatuak dira: osorik, erdiak eta laurdenak.

Prezioa: 20€/kg