Ongi etorri Pikunieta baserriaren webgunera

OLYMPUS DIGITAL CAMERAWebgunea gure etxeko leiho irekia izatea nahi dugu, aukera eman gure etxera gerturatzeko.

Gure baserriaren oinarria ardiak dira; artzainak gara, beraz. Berezitasunak, akaso, dira artalde txikia dugula eta modu ekologikoan egiten dugula lan. Hortaz, gure produktuak ekologikoak dira: gazta eta arkumeak.

1986an jarri zen abian proiektu hau. Besteak beste, helburuak bi ziren: taldean bizitzea eta baserrian eta baserritik bizitzea. Badira urte batzuk bigarren helburua bete zela: baserrian eta baserritik bizi gara. Halere, urteen poderioz, ezinbestean, helburuak aldatu egin dira, eta orduan taldean bizitzeari utzi genion. Orain, familia bat bizi gara, baina ez beti bakarrik. Izan ere, wooferrak hartzen ditugu etxean, praktiketako ikasleak ere praktiketan dauden denboran gurekin bizi dira (nekazari edo artzain eskoletakoak).

Hasieran esan bezala, webgunea gure etxearen leihoa da, leiho irekia. Ikusten duzuna atsegin baduzu, barrukoak erakartzen bazaitu, gure etxeko ateak irekita dituzu.

ONGI ETORRI PIKUNIETA BASERRIRA!