Arkumeak

Erditzeko mementoan, ardiek lasaitasuna behar dute. Zailtasunak daudenean bakarrik hartzen dugu esku, eta hori oso gutxitan gertatzen da. Hurrengo lana izaten da ikustea arkumeak laguntzarik behar duen amaren errapetatik edateko.

Batzuetan, lehendabiziko bizpahiru egunotan adi egon behar dugu eta arkumeari lagundu esnea hartzen. Gure arkumeek, ardiei dagozkien baldintzak betetzeaz gain, beste bi berezitasun betetzen dituzte: une oro amarekin daudela, baita belardietan ere.